Nazioarteko Kale Arte Jaialdia

Street Food

 

Igandea  2014/06/22  Sunday   14:00 – 16:00

Aurten, esperientzi berri bat jarriko dugu martxan Beantatuz jaialdiaren
barnean. Iñigo Estanga sukaldariak proposamen berri bat dakar eta gogo
handiz aurkeztu nahi dizuegu.

Erabilpenik ez duen Tolosako txoko batetan, sukalde zein jangela bat ipiniko
dira egun batez. Bertan, jaialdira gonbidatutako artista, antolatzaile, laguntzaile
zein kolaboratzaileek bazkari bat antolatuko dute. Tolosako Merkatuko
produktuak izango dira ardatz sukaltzerako garaian, hau da, bertako nekazariek
landatu eta hazitako produktuak.

Ekintza honekin, kalea elkar topatzeko, bizitzeko zein gozatzeko dela aldarrikatu
nahi da. Berreskuratu beharreko gune ugari daude, errespetuz eta guztion artean
landuz, gune eraberritu, erabilgarri eta atseginak sortzeko aukera izanez.

 

Beantatuz-2014-streetfood-Tolosa-GKo Gallery-1

 

Tolosako Azoka / Beantatzu 2014

 

 

 

 

 

 

 

 

 

.

Advertisements